Auzipetuei elkartasuna adierazi diete
Ezker abertzaleko egiturak berrantolatzea eta ETAri laguntza ematea egotzita, atzo hastekoa zen 35 euskal herritarrem kontrako 04/08 sumarioko epaiketa. Auzipetu guztiak Madrilen ziren goizean, Auzitegi Nazionalean. Baina aurreko orduetan Guardia Zibilak martxan jarritako Mate operazioan 16 lagun atxilotu eta gero, horietako gehienak abokatuak, epaiketa bertan behera gelditu zen. Izan ere, 35 auzipetuetatik 19 abokaturik gabe gelditu ziren, eta “defentsa eskubidea urratu” zaiela argudiatuta, epaiketa atzeratzeko eskatu zuten.
35 auzipetuen artean, bost goierritar daude: Karmele Aierbe, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Egoitz Apaolaza eta Peio Galvez. Horiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin zituzten atzo, hainbat herritan: Beasainen, Idiazabalen, Seguran, Zaldibian eta Zumarragan, esaterako. Goizean, Indarreko langileek ere egin zuten bilkura, Apaolaza lankideari elkartasuna adieraziz.
Gaur, protesta gehiago
Gaur arratsalderako ere, elkarretaratzeak deitu dituzte hainbat herritan, atzo goizeko polizia operazioa salatzeko.
- Ormaiztegi. Irizar enpresako lankideek elkarretaratzea egingo dute, 12:30ean.
- Itsasondo. Sortuk deitutako bilkura, 19:00etan, plazan.
- Ordizia. 19:30ean, plazan.
- Zumarraga. 19:30ean, Potros plazan.
- Zaldibia. 20:00etan, plazan.
- Segurako elkarretaratzea
- Segurako elkarretaratzea
- Segurako gazteek egindako irudia
- Zumarragako elkarretaratzea
- Zaldibiako elkarretaratzea (zaldibia.org)