
Herriko lantegi bateko instalazioetan atzeman dituzte, sarbide zaileko leku batetik ihes egiten ari zirela. Antza sei lagun ibilgailu batetik jaitsi eta mugimendu txikia duen leku batera joan ziren. Identifika ez zitzaten, segurtasun kamera bat mugitu egin zutela azaldu du Segurtasun Sailak, baina enpresako segurtasun-langileen artean susmoa piztu zuen horrek, eta ertzainei dei egin zieten.
Bi gizonak idenfikatu eta “txano eta linterna bana eta laneko eskularruak zituztela egiaztatu zuten”. Bertan egoteko “arrazoi koherenteen” faltan, 33 eta 34 urteko bi gizonak atxilotu egin zituen Ertzaintzak. Epailearen aurrean agertzeko agindua dute biek.
Segurtasun Sailak ez du zehaztu zein den Beasaingo enpresa, baina azaroan bertan beste lapurreta bat egin zutela jakinarazi dute. Orduan, 100.000 euroko balioa zuen nikel metalurgikoa eta kobrea lapurtu zuten. Material horren zati bat berreskuratu egin zuten eta bi gizoni leporatu zieten lapurreta.