Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu egitasmoaren baitan egingo den Emusik 2016 jaialdiaren kolaboratzaile gisa aukeratua izan da Ordiziako Musika Eskola eta gaur egin dute hitzarmenaren sinatze ekitaldia. Igor Eguren Ordiziako alkateak egin die harrera Emusik 2016 egitasmoaren sustatzaileei eta Donostiako Musika Eskolako ordezkariei, Mertxe Munduate Ordiziako Musika Eskolako zuzendariarekin batera. Ordizia Emusik 2016 jaialdian mikrosede izateko gonbidapena “zalantzarik gabe” onartu zutela azaldu zuen alkateak, “Ordizia Europan kokatuko duen egitasmoa izango da”.
Belen Maizak bere aldetik ordiziar guztien partaidetza sustatuko duen egitasmoa izango dela nabarmendu nahi izan du. Hitzarmenaren sinatze ekitaldian bertan izan zen Mikel Mate Donostiako Udalaren musika eta dantza eskoletako zuzendaria. 2016 Kultur Hiriburu egitasmoaren baitan Emusik 2016 2izarretako” bat dela nabarmendu du Matek.
Goierriko Hitzaren biharko alean argitaratuko dira hitzarmenaren eta egitasmoaren gaineko xehetasun guztiak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.