Gorenak ez ditu aintzat hartuko euskal presoek Frantzian betetako espetxe urteak
Aldeko bederatzi botorekin eta kontrako sei botorekin hartu du erabakia, eta boto partikular bat ere egon da. Erabakia Kepa Pikabea preso hernaniarraren helegitearen ondotik etorri da, baina neurriak zazpi preso goierritarri eragingo die: Pako Mujika ordiziarraren kasua da bereziena, Auzitegi Nazionalak agindu zuelako Frantzian egindako denborra murriztea; zazpi urte eta hamar hilabete egin zituen. Mikel Otaegi itsasondoarrak, Rufino Arriaga eta Idoia Mendizabal ordiziarrek, Xabier Zabalo zumarragarrak eta Ainhoa Barbarin eta Ismael Berasategi urretxuarrek ere egin zuten eskaera.
2008an ebatzi zuen Europar Batasunak ezin zitekeela bere eremuko herrialdeetan akusazio beragatik zigorra behin baino gehiagotan bete. Hala, Frantziako kartzeletan egindako urteak Espainiakoari murriztea agindu zuen, baina fiskalak errekurritu egin zuen erabakia eta Gorenaren esku geratu zen auzia. Guztira, 56 euskal presori eragingo dio Espainiako Auzitegi Gorenak hartu berri duen erabakiak.