Lazkaon merkatari elkarteak antolatutako Eguberrietako II. Erakusleiho Lehiaketa Manako jantzi dendak irabazi du. Abenduan atondu zituzten dendariek erakusleihoak, eta bezeroak arduratu dira gustukoenaren alde botoa emateaz. Bigarren saria Ipotx ume jantzi dendak eraman du, eta hirugarrena Ana Cristina Olano Edergintzak.
Bozketa herrikoian parte hartu duten guztien artean 150 eta 100 euroko erosketa txartelak ere zotz egin du Lazkaonek. Eli Alvarez eta Mertxe Agirre izan dira zortedunak. Bestetik, Lazkaon elkarteak jarri duen erakusleihoaren prezio zehatza asmatzeko lehiaketa ere burutu dute. 485,60 euro zen balioa. Inork ez du zehatz-mehatz asmatu, eta gehien inguratu diren bi partaideren artean banatu dute 400 euroko saria: Gemma Delgado eta Gontzal Torres. 482 euroan baloratu zuten haiek.

Ana Cristina Olano, hirugarren saria jasotzen Arantza Bengoa zinegotziarekin./Lazkaon

Ipotx jantzi dendakoa./Lazkao

Manakok jaso du II. Erakusleiho lehiaketako aurreneko saria./Lazkaon