Isuriaren elkarte sortu berriaren lehen egitasmoa da eta 14:00etatik aurrera izango dira plazan.
Abdel Barrouz eta Aziz Briouel marokoarrrak, Isuriaren elkarteko kideak
Gipuzkoako 50 etorkin inguruk osatzen dute Isuriaren elkartea. Orain dela hilabete inguru sortu zuten, Idiazabalen, eta gutxika gero eta etorkin gehiago ari dira batzen, jatorri ezberdinetakoak. Elkarbizitza, etorkinen arteko komunikazioa eta
integrazioa bultzatzea dira elkartearen helburu nagusiak. «Herrian bizi diren kultura ezberdinen arteko loturak sortu nahi ditugu, elkar aberasteko», adierazi dute Aziz Briouel eta Abdel Barrouz elkarteko kideek. Marokoarrak dira biak: Briouel Idiazabalen bizi da duela urtebetetik, eta Barrouzek bi urte daramatza Lazkaon
Igandean burutuko du elkarteak bere lehen ekintza, Idiazabalgo San Blas jaien barruan. Marokoko janari tradizionala prestatuko dute plazan, kuskusa adibidez, eta jendeak hura probatzeko aukera izango du. Marokoko janaria ezagutzera emateaz gain, herritarrekin harremana eta bizikidetza bultzatu nahi dituzte ekintza honekin.
14:00etatik aurrera izango dira plazan.
Ioritz Imaz alkateak azaldu duenez,
Idiazabal Lagunkoia programaren barruan kokatu dute egitasmoa. «Jatorri eta garai ezberdinetako errezetak biltzeko asmoa dugu, Lapikotik izeneko egitasmoaren barruan, eta igandeko ekintzarekin hasiko gara». Imazek Isuriaren elkartearen borondatea eskertu du, haiek proposatu baitute beren kultura ezagutzera ematea. «Besoak ireki behar dizkiegu, denok garelako idiazabaldarrak».