Torturaren Aurkako Eguna da gaur, eta Beasaien irudikapen bat eginez gogorarazi dute. Irudikapena hasi baino lehenago, ordea, bi gazte identifikatu ditu Ertzaintzak, torturaren aurkako pankarta bat jartzera zioazenean. Falta bana jarri diete eta pankarta eskuan zuenari bigarren bat jarri diote.
Ikuskizuna hasitakoan, tortura kasu ezberdinak eraman dituzte jendartera, eta azken urteerako tortura kasuen inguruko informazioa banatu dute herritarren artean. Tartean, “1960 eta 2013 urteen artean 3557 tortura salaketa” egon zirela esan dute, eta orain arte 2820 kasu aztertu dituztela, “426 emakumeren kasuak eta 2394 gizonenak”.
Euskal Memoria Fundazioak 1960tik 2010era hamar mila tortura inguru kontatu dituela ere adierazi dute, “ia gehienak Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak egindakoak”.
[nggallery id=137]
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.