Kuadrillen arteko Beasaingo futbol txapelketako partidak Antzizarren dira
Kuadrillen arteko Beasaingo futbol txapelketa kudeatzeko ardura duen Zanbo taldeak jakinarazi ditu zein izango diren asteburu honetako partiden ordutegiak. Asteburu honetan partida denak bihar, larunbata, jokatuko dituzte, eta denak Antzizar kiroldegian izango dira. Epaile lanak Patxangas taldeak egin beharko ditu, eta lehen partidan Jazpana taldekoak arituko dira. Hauek dira ordutegiak:
- Patxangas – Txerloke …………………….. bihar, larunbata, 14:30
- Los Chicos – Koyote ……………………….. bihar, larunbata, 15:20
- Garaiteziñak – Arane …………………….. bihar, larunbata, 16:10
- Banba – Zintzharri ………………………… bihar, larunbata, 17:00
- Zanbo – Barandiaran …………………….. bihar, larunbata, 17:50
- Rotula – Jazpana …………………………… bihar, larunbata, 18:40