Nafarroa Behereko Ttotte Larreren eta Brunno Carreren aurka jokatu dute finala, Lekeition
Arratsalde osoan Lekeition (Bizkaia)
Euskal Herriko zazpi herrialdetako muslariak jokoan aritu ondoren, azkenean, Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak izan dira garaile. Nafarroa Behereko Heleta herriko Ttotte Larre eta Brunno Carrere heletarrak izan dituzte aurkari. Heletarrak bi eta huts irabazten hasi badira ere, bina berdindu eta azken momentuan gailendu zaizkie legorretarrak. Lekeitiko alkateak, Maitane Larraurik jantzi diete txapela. Zazpigarrenean, goierritarrak izan dira irabazle.