Martxoaren 8aren bueltan herrialde ezberdinetako emakumeen errealitateak azaldu dituzte herriko ikasleek

Goierrin eta Beasainen biltzen diren emakume immigranteen errealitatea gertuagotik ezagutzea helburu hartuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean munduko emakumeen inguruko bizipenak bildu eta Igartzara eraman dituzte Batzokia kultur elkarteak eta Bategite elkarteak.
Herriko ikastetxeek –La Salle, Lizeoa eta Murumendi– kontinente bat aztertu behar izan dute gaurko ekitaldirako, eta kontinente horretako herrialde ezberdinetan emakumeek duten papera ikertu. Bategie elkarteko emakumeen laguntza izan dute, eta gaurko ekitaldian emakume bakoitzak bere esperientzia eta errealitatea ere plazaratu du ekitaldira gerturatu direnen artean.
Herrialde ezberdinetako emakume esanguratsuenen paperetik aritu dira herriko ikasle ugari, eta munduan zehar emakumeak bizi duen diskriminazioa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Emakumeek herrialde bakoitzean duten papera azaldu dute, eta Bategite elkarteko emakumeek ere euren ahotsetatik kontatu dute beren herrialdeko errealitatea zein den.
[nggallery ID=147]