Bittor Agirre bertsolaria omendu dute Brinkolan
Larunbatean, Bittor Agirre bertsolari brinkolatarra omendu zuten. Hasteko, Ximon Azarola eta Jesus Alberroren oroimenezko meza egon zen. Ondoren, mokadutxoa jan zuten, musikariek girotuta. Gainera, bere biloba batek aurreskua dantzatu zuen. Bukatzeko, bazkaria egin zuten auzoko elkartean. Bertan, Agirreri bere bizitza laburtzen duen liburua oparitu zioten eta senitarteko eta lagunek idatzitako bertsoak abestu zizkioten. Bihar, Agirreri egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da Goierriko Hitzan.