Gari Arrieta eta Azeari Andonegi Euskal Herriko txapeldun pala motzean
Olaberrian jokatu zuten larunbatean Euskal Herriko pala motzeko txapelketako finala. Oiangu pilota elkarteko Gari Arrieta eta Azeari Andonegi Andoaingo Gaztelekueko Altuna-Lete bikotearen aurka neurtu ziren. Garaipen argia lortu zuten goierritarrek 40-28 irabazita; Euskal Herriko txapeldun titulua ematen dituen txapela jantzi zuten.
Partidu bikaina jokatu zuten Oianguko palariek. Hasieratik aurre hartu zuten markagailuan. Abantaila garrantzitsua izan zen hasieratik tartea ateratzea Altuna andoaindarraren pilotakada arriskutsuek kalterik egingo ez bazien.
A taldean lehen postuan amaitu zuen ligaxka Oianguko bikoteak eta Iruñeako Donibaneko pilotalekuan irabazi zuten finalerdietako partida San Joan klubeko ordezkarien aurka.
Gaztelekuko bikoteak ere taldeko buru amaitu zuten ligaxka. Finalerdietan Bilboko Club Deportivori irabazita lortu zuten finalerako pasea. Lehia parekatua espero zen larunbaterako. Ez zuten hutsik egin palariek, ikusleek partidu bikainaz gozatu ahal izan zuten.