Xatortorrak eta Gabiri X nagusi, Martxoan Bertsoako lehen kanporaketetan
Asteburuan Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketako lehen bi kanporaketak jokatu dituzte Urretxun eta Ezkio-Itsason. Urretxuko kanporaketan Xatortarrak taldea nagusitu da eta Ezkio-Itsasokoan Gabiri X taldea. Bi saioak jendetsuak eta umoretsuak izan
The post Xatortorrak eta Gabiri X nagusi, Martxoan Bertsoako lehen kanporaketetan appeared first on Otamotz.
Asteburuan Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketako lehen bi kanporaketak jokatu dituzte Urretxun eta Ezkio-Itsason. Urretxuko kanporaketan Xatortarrak taldea nagusitu da eta Ezkio-Itsasokoan Gabiri X taldea. Bi saioak jendetsuak eta umoretsuak izan dira.
Urretxukoa Fox tabernan jokatu zuten. Gabiri Y (Jon Iturriotz, Aitzol Iturbe eta Jokin Murua), Atzeko Kaleko Mutilak (Asier Sasieta, Xabier Elgarresta eta Gorka Santesteban), Xatortorrak (Manex Mantxola, Aitor Biain eta Beñat Hatxen) eta Juliaz (Ulises Galdos, Julen Agirreburualde eta Gorka Azkarate) taldeek parte hartu zuten. Ane Aierbek jarri zituen gaiak. Saio bizia izan zen, luze jo zuen arren. Xatortorrak nagusitu ziren. Bigarren Gabiri Y sailkatu zen, hirugarren Juliaz eta laugarren Atzeko Kaleko Mutilak.
Larunbateko saioa, berriz, Igartubeiti baserrian izan zen. Lekaixoka (Aitor Lizarazu, Martin Berrizbeitia eta Mikel Mendiaraz), Gabiri X (Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta Potato (Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez Durana eta Asier Otamendi) taldeek parte hartu zuten. Gai jartzaile lanetan, Gorka Azkarate aritu zen. Saio bizia izan zen. Gabiri X taldea nagusitu zen. Talde hau da, gainera, orain arte jokatu diren bi kanporaketetan puntu gehien lortu dituena. Hala, talde honek finalera pasatzeko aukera handiak ditu.
Dena den, oraindik hirugarren kanporaketa falta da. Ostiral honetan jokatuko dute, 23:00etan, Urretxuko Motz tabernan. Lau talde arituko dira: Mirotzak (Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga eta Jon Agirresarobe), Txomin Stones (Gorka Ojanguren, Andoni Jaka eta Gaizka Oiartzabal), Janis Koplin (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Ane Beloki) eta Beach Boys (Beñat Torres, Mikel Iturriotz eta Asier Iriondo). Puntu gehien lortzen dituzten hiru taldeek finala jokatuko dute, 23an, gaztetxean.
The post Xatortorrak eta Gabiri X nagusi, Martxoan Bertsoako lehen kanporaketetan appeared first on Otamotz.