'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpaina abiatu dute Goierriko zortzi herritan
Ataunek, Beasainek, Idiazabalek, Lazkaok, Segurak, Olaberriak, Ordiziak eta Zaldibiak egin dute bat egitasmoarekin
Lau urrats Kanpaina parte hartzeko lau urrats jarraitu behar dira: 1. Irakurri: Lehenengo pausoa euskaraz irakurtzea da. Irakurleak liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita, euskarazko liburu bat eramango du etxera. 2. Gozatu: Behin liburua irakurri eta liburutegira itzulitakoan, liburuari buruzko fitxa erraz bat beharko du irakurleak. Fitxa hori beteta, liburutegiko arduradunak erosketa txeka emango dio irakurleari, hitzartutako liburu dendan erosteko. 3. Erosi: %25 beherapenarekin beste liburu bat erosteko aukera izango da. Beherapenetan bada alderik. Beasainen, adibidez, Udal euskaltegiko eta AEK euskaltegiko ikasleek %50eko beherapena izango dute. 4. Oparitu erositako liburua: Erositako liburua oparitzeko pausoa da.Bestalde, hileroko zozketak ere egongo dira, hilabete bakoitzean liburutegian maileguan libururen bat hartu dutenen artean. 30 euroko txekeak zozkatuko dira.