Andoni Berasategik eta Garbiñe Alustizak irabazi dute Goierriko Bola Txapelketa
Joanes Agirre izan da lehena gazteen kategorian
Amaitu da Goierriko 27. Bola Txapelketa. Larunbatean jokatu zuten finala, Segurako bolatokian. Andoni Berasategi idiazabaldarrak irabazi du txapelketa gizonezkoen kategorian, 328 punturekin. Antonio Agirre segurarra eta Patxi Arrondo zeraindarra geratu dira hurrengoak sailkapenean, 317 punturekin. Emakumezkoen artean Garbiñe Alustiza zeraindarra izan da lehena, 258 puntu lortuta. Gazteen kategorian, berriz, 284 punturekin, Joanes Agirrek eraman du txapela.
Azken jardunaldira arte Iñaki Maiz gabiriarra izan zen sailkapenean lehena, Berasategi baino bi puntu gehiagorekin. Bien artean zegoen larunbateko txapela, eta Berasategik eraman zuen azkenean. Maiz zazpigarren postuan geratu da sailkapen orokorrean, 312 punturekin.
Sailkapen orokorra:
- Andoni Berasategi. 328p.
- Antonio Agirre. 317p.
- Patxi Arrondo. 317p.
- Pedro Lazkano. 316p.
- Martzelino Agirre. 314p.
- Xepeino Agirre. 313 p.
- Iñaki Maiz. 312p.













