Duatloi txikia egin dute bigarrengoz
Urola triatloi taldeak antolatuta, Duatloi Txikia egin zuten atzo Urretxun eta Zumarragan. Bigarren urtea da haurrentzako duatloia egiten dutela. Iñaki Etxaniz Urola taldeko kidearen hitzetan, “Gipuzkoan ez da halakorik egiten,
The post Duatloi txikia egin dute bigarrengoz appeared first on Otamotz.
Urola triatloi taldeak antolatuta, Duatloi Txikia egin zuten atzo Urretxun eta Zumarragan. Bigarren urtea da haurrentzako duatloia egiten dutela. Iñaki Etxaniz Urola taldeko kidearen hitzetan, “Gipuzkoan ez da halakorik egiten, probak beti dira helduentzat. Guk haurrei triatloia zer den ezagutzera eman nahi diegu”.
Atzo, euriak proba ordurako atertu bazuen ere, partaidetza iaz baino pixka bat txikiagoa izan zen. Edozein kasutan, Urolakoak pozik agertu dira. Haurrek 750 metro korrika, Urretxuri eta Zumarragari bira bat txirrinduan eta 400 metro gehiago korrikan egin zituzten. Etxanizek ez du esan gabe utzi nahi “nesken falta sumatu genuela, gehienak mutilak izan ziren”.
The post Duatloi txikia egin dute bigarrengoz appeared first on Otamotz.