Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk EH Bilgunea inauguratu du Kalebarren 8an. EH Bilgunea Gure Esku Dagoren lokalaren ondoan dago. Bertan, herritarrek EH Bilduren proposamenak ezagutzeko eta ekarpenak egiteko aukera dute. Lokala
Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk EH Bilgunea inauguratu du Kalebarren 8an. EH Bilgunea Gure Esku Dagoren lokalaren ondoan dago. Bertan, herritarrek EH Bilduren proposamenak ezagutzeko eta ekarpenak egiteko aukera dute. Lokala 18:00etan irekitzen dute astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, berriz, goizez.
Inaugurazioan Urretxu eta Zumarragako alkategaiek, Oihane Zabaletak eta Inma Albisuak, hartu zuten hitza. Azken hamarkadetan zumarragarren eta urretxuarren arteko elkarbizitza «modu naturalean» eman dela esan zuten. «Arlo publikoari begira, berriz, zerbitzuak konpartituak dira: anbulatorioa, ospitalea, posta zerbitzua, garraio publikoa… Arlo horien konpetentzia duten instituzioek gune konpartituak diseinatzen dituzte», esan zuten bi alkategaiek.
Udalen arteko harremana, ordea, asko hobetu daitekeela aipatu zuten. «Lan asko dago egiteko benetako elkarlan bat eman dadin, elkarrenganako begirunezko harreman batean oinarrituko dena, inoiz norberaren identitateak ahaztu gabe. Hori, gaur egun, ezinezkoa da. Bi herrien ikuspegi orokor baten falta nabaria dago».
Zabaletak eta Albisuak, «elkarlana, konpromisoa eta borondate politikoa» aldarrikatu zituzten, «jokabide lokalista eta alderdikeriez harago». Zubiak eraiki nahi dituztela gehitu zuten eta bi udalek hainbat arlotan elkarrekin lan egitea defendatu zuten: Auzobusa, kirol azpiegiturak, Bertatik Bertara, enpleguaren sorkuntza, kultura, hondakinen kudeaketa, euskara, merkataritza, berdintasuna eta fiskalitatea aipatu zituzten.
The post
EH Bilgunea inauguratu dute appeared first on
Otamotz.