Hernanik irabazi du Ampo Ordiziaren aurka Altamiran
Errugbiko ohorezko mailako play offerako postua ziurtatu ahal izateko aukera bikaina zuen gaur Ampo Ordiziak, baina ihes egin dio Hernaniren aurrean galdu ondoren. Ampo Ordizia indartsuagoa espero zen, baina lehen zatitik pareko aritu dira bi taldeak. 16 eta 15ekoa erakusten zuen markagailuak atsedenaldira joan direnean. Baloiaren jabetza ordiziarrek izan duten arren; zehaztasun ezari eta hainbat akatsi esker garaipena eskuratu ahal izan du Hernanik. Ampok izan dituen hiru kanporaketek ere min egin diote etxeko taldeari. Azkenean 28 eta 35 amaitu da partida. Puntu bakarreko bonusa gutxitxo izan da Ampo Ordiziarentzat.
Sailkapeneko seigarren postuan dago Ampo Ordizia 44 punturekin. Atzetik du Bizkaia Gernika RT puntutan berdinduta.
Emaitzak emaitza, Altamiran bi gipuzkoar taldeen artean jokatu duten partida Seaskaren alde izan da. Joanekoan Hernanin egin zuten gisan, ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea diruz laguntzeko aprobetxatu dute Ordiziako hitzordua ere.
Erlazionatutako edukiaAmpo Ordiziak eta Hernanik ikastolen alde jokatuko dute