Legazpiko jaietan haurrek agintea hartuko dute
Aurkeztu dituzte Santikutz jaietako egitarauarekin batera eraso sexistak saihesteko protokoloa banatu dute etxeetan
Ostegunean emango diote su Santikutz jaietako txupinari Legazpin. Festetako egitarauak ekarriko dituen berritasun guztiak xehatu ditu gaur Rakel Puente kultur zinegotziak. Horien artean dago haurren danborrada egunean, maiatzak 1, umeei Legazpiko agintea hartuko dutela. Hain zuzen, udalbatzak alkatea buru duela aginte makila emango dio alkate txikiari.
Ez da, halere, jaietan izango den berritasun bakarra. Egitarauarekin batera postontzi guztietan banatu dute eraso sexistak saihesteko protokoloak hartzen dituen liburuxka. Jarraibideak andreentzat alde batean eta jarraibideak gizonezkoentzat bestean. Urola Garaiko berditasun arloarekin landutako protokoloa da.
Txosna gunea eliza atzeko parke inguruan egongo da, Makatzatik eramandako arkumeak burruntzin egingo dituzte, goitik behera txapelketa egongo da…
Berritasunak zabalago Goierriko Hitza egunkarian aste honetan.