Lurra dantza taldeak erromeria antolatu zuen larunbatean Santa Barbaran, Erromeri Bira egitasmoaren barne. Andoni Elortza eta Iñaki Zunzunegi trikitilariek jo zuten. Dantzarako eguraldi ona egin zuen eta Lurrako kideak gustura
![Erromeri_Bira_Santa_Barbar](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/04/Erromeri_Bira_Santa_Barbar.jpg)
Lurra dantza taldeak erromeria antolatu zuen larunbatean Santa Barbaran, Erromeri Bira egitasmoaren barne. Andoni Elortza eta Iñaki Zunzunegi trikitilariek jo zuten. Dantzarako eguraldi ona egin zuen eta Lurrako kideak gustura daude jasotako erantzunarekin.
Ekitaldi hau 50. urteurreneko programaren barne antolatu dute. Ia hilero ekitaldiak egongo dira.
Maiatzaren 15ean baserritar jantzien erakusketa irekiko dute eta ekainaren 21ean Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Urteurrena dela eta, Euskal Herritik kanpoko talde batek ere parte hartuko du. Uztailean taldeko kideek bazkaria egingo dute.
Bestalde, Euskal Jai eguneko karroza desfilean garai bateko dantzariek ere parte hartuko dute. Azken ekitaldia urriaren 10ean izango da. Egun horretan, garai bateko eta egungo dantzariek jaialdia eskainiko dute Iparragirre plazan. Euskal Herriko eta beste herrialdeetako dantzak eta instrumentuak fusionatuko dituzte. Gainera, Lurra argazki bilduma digital bat prestatzen ari da. Bertan, pasadizoak ere jasoko dituzte.