Natura entzuten ikasi dute Ataunen
Datorren saioa igande honetan izango da Zegaman.
Mendi ibilaldi berezia egin zuten atzo Ataunen. 30 bat txoriren kantuak entzun, ezagutu eta desberdintzen ikasteko ibilaldia izan zen Barandiaran Museoak antolatu zuena. Ataungo herri bideetan zehar, Mikel Olano arduratu zen azalpenak emateaz. “Hori baino gehiago ere egin dugu” dio Ainhoa Diez de Salazar museoko arduradunak: “gure inguruan gertatzen diren gauzak antzematea soilik belarriak erabiliz esperientzia polita izan da benetan!”. Hemendik aurrera, ikasitakoa praktikan jartzea baino ez da geratzen, udaberria sasoi aproposa delako horretarako.
Hurrengo saioa igande honetan izango da, maiatzaren 3an, oraingoan Zegamako Anduetza Parketxetik abiatuta.