Txomin Perurenari omenaldia egingo diote Legazpiko 82. Santikutz Klasikan
Urtero bezala Deskargako gaina jo ondoren iritsiko da 175 txirrindulariko tropela Kale Nagusiko helmugara
Telleriarte txirrindu elkarteko kideek 82. Santikutz Klasika aurkeztu dute. Datorren ostiralean izango da, 09:30ean irtenda. Aurtengo berritasuna Txomin Perurena, orain 50 urte klasika egin eta irabazi zuen txirrindulari oiartzuarra omenduko dutela da. Kepa Urzelai alkateak gogoratu du Kale Nagusia egungo egoeran dagoen azken klasika izango dela ostiralekoa.
Aurtengo klasikari buruzko informazio gehiago aste honetan Goierriko Hitzan.