UGLEren azoka teknologiko arrakastatsua
Goierriko garaiko UGLE lanbide eskolak azoka teknologikoa egin zuen ostiralean Legazpin. Eguraldi ona lagun, jende asko hurbildu zen. Ekimen honen helburua herritarrak teknologiak eskaintzen duten aukerez jabetzea izan zen. Legazpiarrek hainbat tailerretan parte hartzeko aukera eduki zuten. 3D inprimatzaileek eta errobotek nola funtzionatzen duten erakutsi zieten eta energia berriztatzaileak ere landu zituzten.