LAB nagusi Olaberriako Arcelor Mittaleko hauteskunde sindikaletan
167 boto eta sei eserleku eskuratuta, LABek irabazi ditu Olaberriako Arcelor Mittal enpresan egindako hauteskunde sindikalak. Haren atzetik gelditu dira CCOO (5) eta UGT (2). 2011n egin ziren azken hauteskundeetan 4 ordezkari lortu zituen sindikatu abertzaleak; gehiengoa lortu du aurten lehenbizikoz.