Ordizia Orainek ez du alkatetzarako beste alderdirik babestuko
Udal hauteskundeetan Ordizian izandako emaitzek espekulazio ugaritarako tartea eman dute azken asteotan. Alderdi guztien arten bilerak egin dituzte, eta gehiengoak osatzeko aukera bat baino gehiago zeudela ikusita, begi guztiak Ordizia Orain talde berriari begira zeuden. Bihar egingo den udal osaketaren inguruan “sortu den expektazio handia ikusita”, Ordizia Orain taldeak ohar labur bat argitaratu du, esanez ez dituztela alkateratza aurkeztuko diren kandidaturak babestuko. Hautesle taldeak atzo arratsaldean egin zuen bileran hartu zuten erabakia. Oraindik ikusteko dago beraien burua aurkeztuko duten edota abstentziora joko duten.