Patxi Baztarrika izendatu dute Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareko presidente
Helsinkin (Suedia) atzo ospatutako batzarrean, Europako Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareak Patxi Baztarrika ataundarra aukeratu du elkargoaren buru izateko, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa. Hizkuntza Politikarako sailbuordeak hurrengo urteetarako ekinbideak aurreratu zituen, inbestidura hitzaldian. Hizkuntza ugaritasuna bermatzeko eta gutxitutakoak indartzeko lan egiten du NPLD sareak. Langintza horretan, bide-orria lehentasunezko jo du Baztarrikak, “bereziki Europako Batzordearentzat”. “Bide-orri hau eleaniztasunaren sustapenerako benetako erreferentzia bihurtzea bultzatu beharra dago”.
Bide-orriak hainbat neurri hartzeko “proposatzen” die Europako erakundeei, Eitb-k berri eman duenez, helburu hauekin: eleaniztasuna sustatzeko hizkuntza-politika garatzea; hizkuntza guztiek gizarte kohesioan eta garapen pertsonal nahiz ekonomikoan duten ezinbesteko funtzioa aitortzea; eta Europako hizkuntza guztien arteko elkarbizitza harmonikoa bultzatzea.