Marimurumendi maratoiko korrikalariak ere abiatu dira
131 lasterketari atera dira. Izazpira joan etorria egingo dute.
Hirugarren eta azken lasterketa, Marimurumendi mendi maratoia, 09:00ak puntuan abiatu da Beasaingo Loinazko San Martin plazatik. Usurbe, Murumendi eta Kizkitzatik barrena, Izazpira joan etorria egin beharko dute 42 kilometroan. 131 korrikalari atera dira irteera puntutik, horietatik 24 emakumezkoak. Lehenengo korrikalariak 13:00ak aldera iristea aurreikusten dute antolatzaileek.
Agortatik pasatzen lehena, Iker Zurutuza izan da.