Ordizia Sutan boxeo jaialdian zazpi borrokaldi antolatu dituzte
Ostiralean izango da, 23:00etan, Beti Alai pilotalekuan. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Sandor Martin Europako txapeldunak parte hartuko du.
Parte hartzaile nagusiak Sandor Martin, Koba Karkashadze, Leo Berreaute, Xabi Burgueño, Jaime Urdanpilleta, Sebastian Perez El Latigo, Ion Sarasketa eta Sebastian Libreros.Sarrerak salgai daude dagoeneko. Aldez aurretik Ordiziako Olano taberna eros daitezke: harmailan 15 euroan eta ringean 20 euroan. Egunean bertan, berriz, Beti Alai pilotalekuko leihatilan salduko dira: harmailan 18 euro eta ringean 20 euroan.