Inaziotar bidea egiten ari diren 50 italiarrek eta 150 frantsesek Legazpin lo egingo dute
Geroz eta gehiago dira Loiolako San Inaziok egin zuen bidea egiten duten erromesak. Abuztuaren 3an 50 italiarrez osatutako erromes talde batek Legazpin lo egingo du. Biharamunean, 150 frantziarrez osatutako talde bat izango da Legazpin geldituko dena. Bi taldeak udalarekin harremanetan jarri ziren. Lo egiteko eta garbitzeko toki bat eskatu zuten eta Legazpiko Udalak Urbeltz pilotalekuan lo egiten eta futbol zelaiko aldageletan dutxatzen utziko die.
