Irailaren 25ean eta 26an ospatuko dituzte 'sanmigelak'. Elixabete Garmendia ormaiztegiarrak egin du dokumentala.
Harrikalari txapelketa egingo dute irailaren 26an. / Asier Zaldua
Datorren astean izango dira San Migel jaiak Ormaiztegin, eta dagoeneko prest dute egitaraua. Bi egunez izango dira festak, irailaren 25ean eta 26an, ostirala eta larunbata.
Ohiko ekitaldiez gain, irailaren 25ean
36ko gerra Ormaiztegin dokumentala aurkeztuko dute, 19:00etan, kultur etxean.
Duela urte pare bat Elixabete Garmendia herriko kazetariak izen bereko liburua argitaratu zuen. Liburua idazteko, herritarren testigantzak jaso zituen Garmendiak, eta orain dokumentala osatu du material hura erabilita. Aurkezpenaren ondoren
kafe tertulia egingo dute.
Jaietako egitaraua prest
EGITARAUA
Horrez gain, urteroko moduan, harrikalariak, tortilla patata lehiaketa, mendi bizikleta proba eta beste hainbat ekintza izango dira Ormaiztegin datorren asteburuan.