Ostegunetan dute hitzordua, 09:30ean, Erauskin plazan.
‘Ondo ibili, ondo izan’
Herritarrak, taldean, jarduera fisikoa egiten jartzea da ‘Ondo ibili, ondo izan’ egitasmoaren helburua.
Herriko hainbat erakunderen arteko lankidetza du jatorrian egitasmoak: Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza, Osasun Etxea, Beasaingo Udala, Kirolaren Udal Fundazioa, Asmube, Nagusilan eta Aranealde.
Beraien ustez, jarduera fisikoa tresna oso eraginkorra izan daiteke jendearen ongizatea hobetzeko: “Ariketa fisikoak zahartzaroko mendekotasuna saihesten eta gaixotasun kronikoak prebentizen eta tratatzen du”.
Hitzordua
- Ordua: Irailean 09:30ean, eta urrutik aurrera 10:00etan.
- Eguna: Ostegunetan.
- Lekua: Erauskin plazan, Loinazko San Martinen estatuan.