Etzegarateko bidesaria 2017 hasieran jarri nahi dute indarrean
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegiteratako diputatuak esan duenez Etzegaraten peajea jarrita errepideetara bideratzeko diru sarrera izango litzateke bidesaria, eta “zirkulazioa bideratzen” ere lagunduko luke, kamioiak beste errepide batzuetatik ere joanda. EAJk zehaztu duenez, kamioiek ere ordaindu beharko dute, Gipuzkoa Europako pasabidea delako eta kamioi ugarik zeharkatzen dutelako herrialdea.
Aurrez ere sortu ziren arazoak garraiolarien eta diputazioaren artean, eta ugariak izan ziren peajearen aurkako protestak. Horren harira Oiarbidek zehaztu du dagoeneko bilera batzuk egin dituztela eta “beste bide batzuk” aztertzen ari direla bertako kamiolariek eta kanpokoek berdin pagatu behar ez izateko. Baina Europako Batasunaren zuzentarau batek bidesarietan bereizketa egitea galarazten du eta horrek zaildu egiten du Diputazioaren erabakia.