Goiztiri AEK-k egoitza berria inauguratu du Beasainen
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak lokal berria inauguratu du, gaur arratsaldean, Beasainen. Jose Miguel Iturriotz kaleko 14. zenbakira aldatu dute egoitza (Jokin Mujika txirrindu dendaren alboan). Aurrerantzean han emango dituzte helduen euskalduntze eta alfabetatze eskolak.
Festa giroan ireki dute etxe berria. Jolasak antolatu dituzte AEK-koek kalean, mahai luzeetan. Euskaltegiaren arduradunek aurkeztu dute aro eta egoitza berria. Han izan da Beasaingo alkate Aitor Aldasoro, beste ordezkari batzuekin batera, Irma Arnaiz eta Amaia Barandiaran zinegotziak tartean. Beasaingo Udal Euskaltegiak eta Lazkaoko Maizpide euskaltegiak ere ordezkaritza bidali dute.
Hiru bertso prestatu dituzte, orri batean, inaugurazio egunerako. “Habien arteko soka” goiburu
arekin, euskarari “hauspoa, mingaina eta esperantza” ematen segi nahi duela AEK-k kantatu dute. Euskaltegiak 29 urte darama Beasainen lanean.