Ginkana, herri bazkaria, sagardo dastaketa eta bertsolariak antolatu ditu Melmak gaztetxeak.
Pasa den larunbatean ere ‘Herrikoak zabalik, Gaztetxeak bizirik’ leloarekin manifestazioa egin zuten Beasainen.
Beasaingo Melmak gaztetxeak Herrikoak zabalik, Gaztetxeak bizirik aldarrikapen eguna antolatu du larunbaterako. Aldarrikapena, gainera, gaztetxetik herri erdigunera eramango dute.
Goizean, 11:00etan hasita,
ginkana egingo dute Arrano taberna paretik hasita. Bertan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurretik gaztetxean.
14:00etan,
bazkari herrikoi auto gestionatua antolatu dute Loinazko San Martin plazaren azpian. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du; edaria, berriz, antolatzaileen ardurapean egongo da.
18:30ean Bideluze plazara eramango dute festa.
Sagardo dastaketa egingo dute
Aratz Igartzabal, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal bertsolari gabiriarren bertsoek lagunduta.
Bihar hitzaldia
Bihar, 18:00etan, Mozal legeak mugimendu politikoan sortuko dituen ondorioei buruz hitz egiteko Mozal legearen ondorio politikoak hitzaldia eskainiko du abokatu batek. Gaztetxean izango da.