Irizar enpresak i8 autobus modeloa aurkeztuko du urrian, Belgikako Busworld azokan
Gama altuko autobusa izango da.
iaz kaleratu zuen i2e modeloa ere ikusgai izango da Busworld azokan, %100 elektrikoa. Etorkizuenean hirietako mugikortasuna elektrikoa izango dela argi du Irizarrek, eta eskariari erantzuteko, soilik autobus elektrikoak ekoitziko dituen lantegia eraikitzen ari dira Adunan (Gipuzkoa. 2016 bukaerarako martxan izatea espero dute.
Ormaiztegiko Irizar enpresa Belgikako Busworld autobus azokan izango da aurten ere, eta bertan aurkeztuko du i8 autobus modelo berria, urriaren 16an. Gama altuko autobusa izango da i8-a. Azokan, modelo horren bi eredu ikusteko aukera izango da. Belgikako Kortrijk hirian egiten da Busworld azoka urtero, eta nazioartean ezaguna da.
Irizarrek