Irailaren 24an eta 25ean eman ahalko da izena, Atseden elkartean.
SEgurako jubilatuen eguna, iaz. / Ane Arrieta
Goizeko bederatzietan aterako dira plazatik, eta bidean hamaiketakoa egiteko geratuko dira.
Olite ikusiko dute lehenengo, eta
Uxuen bazkalduko dute. Arratsaldean
Tafallara joango dira, eta denbora librea utziko diete han, bakoitzak nahi duen txokoa bisita dezan.
Izen ematea
Irteerara joateko,
irailaren 24an edo 25aean Atseden elkartean izena eman behar da, 19:00etatik 20:00etara. 30 euro balio ditu irteerak, eta autobusa bete arte eman ahalko da izena.
Igande honetan, bestalde, hilak 20, Segurako
jubilatuen eguna izango da.