Taupada taldeak ‘Zeren zain’ diskoa kaleratu du
Taupada taldeak metal melodikoa (rocka, metal gotikoa eta sinfonikoa eta trasha) egiten du, euskaraz. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko lau lagunek osatzen dute: Aimar Ibarzabal (gitarra), Laura Rebollo (ahotsa), Aitor Carrasco
Taupada taldeak metal melodikoa (rocka, metal gotikoa eta sinfonikoa eta trasha) egiten du, euskaraz. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko lau lagunek osatzen dute: Aimar Ibarzabal (gitarra), Laura Rebollo (ahotsa), Aitor Carrasco (bateria) eta Ivan Diaz (baxua).
2012ko otsailean Arima Galdua argitaratu zuten, lau kantaz osatutako diskoa. Zeren zain beraien lehen disko luzea da. Aurreko diskoko lau kantak berritu dituzte eta bost berri gehitu dizkiete. Diskoak 52 minutuko iraupena du. Ibarzabal taldekidearen Ilun Produkzioak estudioetan grabatu dute eta masterizazio lanak Estanis Elortzak egin ditu. Beraiekin harremanetan jartzeko, taupadataldea@gmail.com helbidera idatzi daiteke.