Zazpi antzerki ikusteko modua emango du Ataungo Antzeztaun zikloak
Ataunen bihar (ostirala, irailak 18) hasiko da Antzeztaun egitaraua. Laugarren urtez, herriko antzerkizaleek eta udalak antzerkiari eskainitako zikloa ondu dute. Urriaren 16ra bitarte, denera zazpi antzezlan egingo dituzte Ataunen, toki ezberdinetan: Herri Antzokian, udaletxean, San Gregorioko plazan, Artadi elkartan eta Troskaeta tabernan.
Lehen hiru asteburuetan saio bikoitza izango da, ostiralean zein larunbatean. Lau konpainia edo aktore —bakarlariak ere bai baitira— euskal herritarrak dira; Valentziatik, Errioxatik eta Gaztela eta Leondik etorriko dira besteak.
Antzeztaunen lehen saioa Gasteizko Kuku Bazar taldearen Eolo lana izango da. 2014ko maiatzean estreinatu zuten jendaurrean, euren sorkuntzakoa. Gerretan emakumeen izan duten papera lantzen dute aktoreek.
ANTZEZTAUN EGITARAUA
- Irailak 18, ostirala. Kuku Bazarren ‘Eolo’. Herri Antzokia, 22:00.
- Irailak 19, larunbata. Iñaki Carreteroren ‘Klasikoak? Bai, noski’. Udaletxeko ganbara., 17:00.
- Irailak 25. Carlos Perezen ‘Cuentos algo folkloricos’. Artadi elkartea, 22:00.
- Irailak 26. Bapatean Zirko, ‘Taberna’. San Gregorio plaza, 17:00.
- Urriak 2. Decopivolta-ren ‘Tulipas’. Herri Antzokia, 22:00.
- Urriak 3. Kicirke-ren ‘Comediante’. San Gregorioko plaza, 17:00etan.
- Urriak 16. Iñaki Agirrezabalen ‘Urak ekarritakoak’. Troskaeta taberna, 22:00.