1.060 lagunek parte hartu dute Legazpiko Aizkorrin Barrena mendi martxan
Igandean, Aizkorrin Barrena mendi martxa egin zuten Legazpiko mendietan. 1.060 lagunek parte hartu zuten: iaz baino apur bat gehiago. Inoiz baino legazpiar gehiagok parte hartu zuten: 670 inguru. Urretxu eta Zumarragatik 150 mendizale inguru joan ziren. Gainontzekoak, gipuzkoarrak, bizkaitarrak eta arabarrak izan ziren.
Antolatzaileek bi ibilbide prestatu zituzten: bata 15 kilometrokoa eta bestea 29koa. Luzean 300 lagun inguruk parte hartu zuten eta motzean 750 inguruk. Azken honetan, familia askok parte hartu zuten.
Horra hor Errikarte Agirrek ateratako argazkiak:
Eta hemen Tere Madinabeitiak ateratakoak: