Ataundarrak Emakumeen Mundu Martxarekin bat
Haziak lurrean sartu zituzten, larunbatean, Ataunen. Ekitaldi sinboliko horrekin adierazi dio herriko Biboletak emakume elkarteak Emakumeen Mundu Martxari atxikimendua. Jolastoki ondoko parkean erein zituzten haziak. Emakumeen Mundu Martxa ostiralean iritsiko da Goierrira. Legorretatik sartuko da, eta Beasainen egingo dute eskualdeko geldialdia. Kurdistanen hasi zuten, eta Portugalen amaituko da, Europa zeharkatu ondoren.