Bertsolari goierritarrek ez dute garaipenik lortu asteburuan
bertsosarrerak.eus webgunean.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako bi saio jokatu dira eta Arkaitz Oiartzabal eta Beñat Lizaso izan dira zuzenean final laurdenetara igarotzeko txartela lortu dutenak. Azpeitiako saioan aritu dira Nerea Elustondo eta Amaia Iturriotz, eta Lasarte-Oriakoan Aitor Irastortza eta Gorka Azkarate.
Lau bertsolarien artean ondoen Nerea Elustondo aritu da. Azpeitiako saioan bigarren sailkatu da, 432 punturekin, Oiartzabal irabazlearengandik zazpi puntu eta erdira. Saio berean azken postua lortu du Amaia Iturriotzek (421 puntu). Lasarte-Oriako saioan, berriz, puntu gutxien lortu dituzten bertsolariak goierritarrak izan dira. Beñat Lizaso irabazleak 426 puntu eskuratu zituen atzo arratsaldean, eta bosgarren sailkatu zen Aitor Irastortza 399,5 punturekin. Gorka Azkarate seigarren sailkatu zen, 398 punturekin.
Asteburu honetan Iban Urdangarin
Larunbatean jarraituko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, final zortzirenekin. Elgoibarren izango da saioa, larunbatean, eta bertan arituko da Iban Urdangarin ataundarra. Saioa 17:30ean hasiko da, Herri Antzokian. Iñigo Gorostarzu, Manex Mujika, Manu Goiogana, Oihana Iguaran eta Unai Muñoa izango ditu aurkari. Sarrerak, ohi bezala, dagoeneko salgai daude
- SAILKAPENAK