Dabab marokoarra eta Loyo arabarra nagusi Lazkaon bukatu den Imaz proban, errekor eta guzti
Marokoarrak izan ziren nagusi, atzo, Josetxo Imazen Oroimeneko 15. korrika proban. Gizonezkoetan lehen hiru sailkatuak jatorri horretakoak dira: Anouar Dabab izan da garaile (29:10), Elhassan Oubaddi iazko irabazlea bigarren (29:12) eta Hamid Ben Daoudid herkidea hirugarren (29:20). Hirurek hautsi dute Kamel Zianik zeukan denbora-marka (29:21).
Emakumezkoetan, Elena Loyo arabarrak irabazi du berriz, iazko txapela mantenduz (36:33). Elena Silvestre espainiarra sailkatu da atzetik (37:21), eta Maitane Guerrero hernaniarra hirugarren (38:18), aurreko larunbatean Zaldibiako V. Herri Lasterketa irabazi zuena.
Lazkaon hasi eta bukatu da 10 kilometroko lasterketa, Ordizia eta Beasain ere zeharkatuta. 506 korrikalarik bukatu dute, 15 ekitaldietatik kopuru txikiena.
SAILKAPENAK
Gizonezko seniorrak
- Anouar Dabab (29:10)
- Elhassan Oubaddi (29:12)
- Hamid Ben Daoud (29:20)
- Elena Loyo (36:33)
- Elena Silvestre (37:21)
- Maitane Guerrero (38:18)
- Alexander Oiarbide (Ordizia)
- Izaro Rubio (Ordizia)
- Iker Zurutuza (Idiazabal)
- Izaro Rubio (Ordizia)
- Beasain: Michel Ventureira eta Agirrezabala.
- Ordizia: Alex Oiarbide eta Izaro Rubio.
- Lazkao: Clemente Bravo eta Amaia Lekuona.
- M40. 1. Alberto Revuelta; 2. Gerardo Amunarriz; 3. Iker Zurutuza
- M45. 1. Ritxar Fernandez; 2. Josi Etxebarrieta; 3. Manuel Somoza.
- M50. 1. Jon Arzubialde; 2. Imanol Oiarbide; 3. Juan Pedro Paulis.
- M55. 1. Josu Manzisidor; 2. Expedito Gomez; 3. Juan Mari Galparsoro.
- M60. 1. Patxi Aiestaran; 2. Jexux Larretxea; 3. Jesus Mari Zabaleta.
- M65. 1. Juan Rubio; 2. Luis Goñi; 3. Avelino Olea.
- W35. 1. Leire Etxezarreta; 2. Leire Lizarralde; 3. Maria Goikoetxea.
- W40. 1. Izaro Rubio; 2. Amaia Intsausti; 3. Susana Martinez.
- W45. 1. Pilar Arriola; 2. Ainhoa Lodoso; 3. Edurne Arakistain.
- W50. 1. Lourdes Colomo; 2. Edurne Peña; 3. Cristina Zarrabeitia.
- W55. 1. Maria Jesus Plazaola.
- W60. 1. Arantxa Zigaran.
- W65. 1. Rocio Cuadrado.