Irudia: ttiklik.com
Beasaingo Ttiklik elkarguneak antolatuta, banaketak eta dibortziak lantzeko tailerra egingo dute Beasainen. Banaketa prozesuan dauden edo banaketaren ondoren zailtasunak dituzten familiei zuzenduta dago tailerra, bai gurasoentzat eta baita seme-alabentzat ere.
Bi orduko bi saio egingo dituzte. Urriaren 8an izango da lehenengo saio. Bigarren saioa orduan zehaztuko da. Haurren saioa izango da lehenengo, 17:00etatik 18:30era. 45 euro kostako da. Helduen saioa jarraian egingo da, 18:30etik 20:30era. 65 euroko prezioa du tailerrak.
Alaitz Garmendia adituak eskainiko du tailerra. Psikologian doktoratua, EHUko Harremanak taldeko ikertzailea, psikoterapeuta eta Familia Terapeuta da Tolosan eta Beasainen.
Tailer partehartzaileak izango dira. Bakoitzaren bizipenak, kezkak eta interesa jasoz, talde gogoeta bultzatuko da tailerretan.
Izen-ematea
info@ttiklik.com helbidean egin behar da.