Hasi da Ordizian frikzio teknologiaren kongresua
Frikzio Teknologiaren 4. Nazioarteko Konferentzia Zientifikoaren aurkezpena egin dute Ordizian. Barrena jauregiak hartuko du frikzio teknologiaren industriako aplikazioen eta azken aurrerakuntzen kongresua izango da. Guztira 40 aditu inguruk parte hartuko du, eta gaurko zabaltze ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Ordiziako Udaleko ordezkariak.
Kongresuan, berriz, Airbus Group Innovations taldeko François Marie eta Japoniako Tohoku Unibertsitateko Yukata Sato ikerlaria izango dira, besteak beste. Gainerako hizlariekin batera FSW teknologian eman diren azken berrikuntzak aurkeztuko dituzte bi adituek Ordizian, IK4 Lortek enpresaren eskutik.