Las Tuerkas taldeko hirukoa.
Beasaingo Gaztetxearen 11. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, larunbatean, hilak 3,
Rock in the Rio Oria musika jaialdia egingo da. Zazpi taldek joko dute: Thanx (Praga punk), Humilitate (Zarautz trash), Las Tuerkas (Bergara-Urretxu punk), Frente rapera de Liberacion Absoluta, The Guilty Brigade (Iruñea, punk/rock), Karnero Blanco (Lazkao punk) eta Zartako (street ska). 18:00etan hasiko da jaialdia; arratsaldeko kontzertuak erreka ondoan izango dira, eta gauekoak barruan. Sarrerak bost euro balio du. Afaltzeko pintxoak jarriko dituzte.
Urrian kontzertu gehiago
Asteburukoez gain, urrian kontzertu gehiago ere izango dira. Urriaren 10ean, 20:00etan, Hell Beer Boys eta The Las Strength taldeek joko dute (sarrera 3 euro). Urriaren 12an, 20:00etan, La URSS (Granada Punk) eta Lokuria (Oñati Punk) taldeen txanda izango da, eta urriaren 14an, 20:00etan, Groves (Manchester Grunge), Arrotzak (Donosti Punk) eta Anasazi (New York Post Punk).