Gaurtik azaroaren 14ra bitartean luzatuko da Udazken Kulturala. 40 ekitaldi inguru antolatu dituzte elkarlanean, udalak eta herriko hemezortzi kultur eta kirol elkartek
Udaleko eta kultur elkarteetako ordezkariak, gaur.
Beasaingo Udalak eta herriko hainbat elkartetako ordezkariek Udazken Kulturala kultur egitaraua aurkeztu dute gaur. Bihartik hasita azaroaren 14ra bitartean, arlo ezberdinetako 40 ekitaldi eskainiko dituzte, Beasaingo hainbat txokotan.
Aitor Aldasoro alkateak, «publiko guztien gustuak asetzeko moduko egitaraua» dela azaldu du. Xabier Matarranz kultur zinegotziak berriz, «Udazken Kulturala Beasaingo kultur mugimenduen indar erakustaldia» dela gaineratu du. Hainbat ekitaldi nabarmendu ditu: monoziklo lehiaketa, bertso saioa, Jazpana, antzerkia, mendi astea, odolki dastaketa edota Oreka TX eta Kalakan taldeeen
Herritmoa ikuskizuna. «Ekitaldi denak dira garrantzitsuak, jakina, baina badira batzuk bereziki aipagarriak, berriak direlako edota Beasaingo mugak gainditzen dituztelako».
Kultur eta kirol ekitaldiak herriko hainbat gunetara eramaten saiatu dira: besteak beste, Igartzako jauregira, Usurbe Antzokira, udal liburutegira, pilotalekura, herriko zenbait plazatara eta herriguneko kaleetara. «Gure helburua da udazken kulturala herriko txoko askotara eta publiko mota guztietara iristea», azpimarratu zuen Aldasorok.
URRIKO EGITARAUA
- Larunbata. Nazioarteko Monoziklo lehiaketa eta Gurpil Festa.
- Urriak 16. Bertso saioa: Amets Arzallus, Gemma Urteaga, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Aitor Irastorza.
- Urriak 23. Antzerkia: Ez dira aspaldiko kontuak. Ixabel Olano andereñoari omenaldia egingo zaio. 19:30ean izango da.
- Urriak 23-24. Jazpana Fest!.
- Urriak 24. Txistulari Eguna.
- Urriak 24-25. Asmuberen 25. urteurreneko ekitaldiak.
EGITARAU OSOA (PDF-n):