Euskal Herriko dantza txapelketa da jokoan Seguran
Bost lurraldetako hamalau bikote ari dira parte hartzen
Segurako Baratze pilotalekua euskal dantza zaleez bete da gaur arratsaldean, bertan 18:00etatik aurrera jokoan den Euskal Herriko Dantza Txapelketa dela eta. Bost lurraldetako hamalau bikote ari dira parte hartzen. Goierritar bakarra dago parte hartzaileen artean. Zaldibiako Ibai Jimenez, Ibarra ordezkatuz joan bada ere, Iratxe Lizarbururekin batera.
Bikote guztiek Fandangoa, txistuz edo albokaz, eta Arin arina trikitixaz dantzatu behar izan dute. Epaimahaia, Gipuzkoako Euskal Dantzarien BIltzarreko dantza suelto komisioak izendatutako Ander Garitaonandiak, Arantxa Garinek, Koro Sarasolak, Nahikari Vizuetel eta Xabier Mendizabalek osatu dute.
Euskal Telebista saioa grabatzen aritu da, eta gaueko 21:45etik aurrera emitituko du etb-1ean.