Gerdauk Legazpiko lantegia salgai jarri du
Gerdau enpresak Estatu espainiarrean dituen lan zentroak salgai jarri ditu. Horrek ezinegona sortu du langileen artean, noski. Sindikatuek lanpostuak eta lan baldintzak errespetatzeko eskatu dute. Goierritar askok lan egiten dute Gerdau enpresarentzat, lehen lantegi bat baitzuen Legazpin. Lantegi honetako langileak Euskal Herrian dituen gainontzeko lantegietara bidali zituen. Egun, Legazpiko lantegia biltegi bezala erabiltzen du. Bertan 145.000 metro karratuko orubea du eta udalak egitasmo bat jarri zuen abian Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta Gerdau berarekin beste enpresa batzuek erabili ahal izateko.