Kale Zaharreko festak ari dira ospatzen Legazpin
Iaz berreskuratu zituzten jai horiek. Bihar bukatuko dira festak, herri kirol jaialdiarekin.
Kale Zaharraren zaharberritze lanen ondoren, kale horretako festak antolatzea erabaki zuten iaz. Aurten ere, udalak, Beti Gazte Animazio Taldeak eta kaleko bi tabernek festak antolatu dituzte. Atzo hasi ziren eta igandera arte iraungo dute.
Gaur eguerdian, 12:30ean, txorizo egosia eta sagardoa dastatzeko aukera izan dute Kale Zaharrera hurbiltzen diren guztiek. Ekitaldian trikitilariek parte hartu dute. Bazkalostean, 16:30ean, haur jolasak izango dira, Sorgintxulok antolatuta. Gaurko ekitaldiekin bukatzeko, 20:00etan Urretxu eta Zumarragako The Northagirres taldeak rock kontzertua emango du.
Bihar
Bihar bukatuko dira jaiak, herri kirol saioarekin. Xabier Zaldua zumarragarrak eta Xabier Dorronsoro zeraindarrak, Anjel Arrospide zumarragarrarekin eta Luis Ibarguren legazpiarrarekin neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Aimar Galarragak harriak jasoko ditu. Bukatzeko, sokatira saioa egingo dute













