Ehunka lagun elkartu dira 11:00etan Loinazko San Martin plazan. Tolosari pasatu diote lekukoa.
Martxa Berdea egin da Beasainen.
Gaur goizean berdez jantzi da Beasain. Igartzatik eta Ezkiagatik abiatu diren bi zutabe berdeetan, ehunka lagun elkartu dira minbiziaren aurkako mezuak emanez.
Pako Aranak, Jesus Lopez Zuluetak, Pili Mujikak eta Beasain Institutuak elkarlanean egindako lekukoaren zati bana eraman dute zutabe bakoitzak Loinazko San Martin plazaraino. Oihal zatia eta hagin egurra uztartu eta Tolosako herriari pasatu diote beasaindarrek lekukoa. Datorren urtean, Tolosan antolatuko dute martxa berdea.